HANKEN ARTEKO AMETSA

 

Zure kuleroak eskuetan nituela

lo geratu nintzen; buruan zintudan.

Begiradan elkarrekin lotuta,

eskuak zure gorputza aztertzen duten bitartean.

Zure bihotz taupadak azkartuz doaz,

barnean sentitzen nauzunean.

Mugimendu lasaiak hasieran,

abiadura gora doa, ezinezkoa gelditzea.

Zure gorputzaren leuntasunean barrena,

plazerra bide dela,

azken eztanda.

Bukatzeko zigarroa eskuan,

zure itzala ikusteko gai naiz iluntasunean.

Bat-batean esnatu nintzen, ez zeunden gelan,

kuleroen usaina inguruan,

hanken arteko ametsa.

 

Uxue Santa Eufemia

( 2. B )

 

 

Neska gazteen barre ameslaria entzun dut.

Hala ere, zerbaiten falta sentitzen dut…

 

Nire herriak behin-behineko garaipena lortu du.

Hala ere, zerbaiten falta sentitzen dut…

 

Eguneko neska xarmantenekin pasa ditut gauak.

Hala ere, zerbaiten falta sentitzen dut…

 

Existitzen den baino diru gehiago daukat.

Hala ere, zerbaiten falta sentitzen dut…

 

Munduko lorerik zoragarrrienak usaindu ditut.

Hala ere, zerbaiten falta sentitzen dut…

 

Begi ederrenek istorio harrigarriak kontatu dizkidate.

Hala ere, zerbaiten falta sentitzen dut…

 

Gauero izakirik maitagarrienekin amets egiten dut.

Hala ere, zerbaiten falta sentitzen dut…

 

Bart ilargiarekin hizketan eman nuen gaua.

Eta, hala ere, zerbaiten falta sentitzen dut…

 

Zer ote?

A, bai,

zure hitz gozoek nire belarrietatik bihotzeraino egin

ohi zuten bidaia da.

 

Jon Jimenez

( 4. A )

 

 

 

 

Leave a Reply

*

hide totop
Tresna-barrara saltatu