Argazki-lehiaketako hautagaia

Gaia?             “GAZTEAK”

Mailak?          A. Dbh 1-2

                     B.  Dbh 3-4

                     C.  Batxilergoa

Noiz arte?      Irudien aurkezpena abenduaren 17ra arte

                        Irudien bozketa (interneten bidez) abenduaren 19ra arte

Sariak?    Maila bakoitzean 25€-ko bonoa izango da liburu dendan erabiltzeko.

                Sariak gabonetako emanaldian banatuko dira.

Nola parte hartu? Bidal ezazu zure argazkia helbide honetara:

BeurkoArgazkilaritza@yahoo.es

Zuek bidalitako argazkiak gure blogean jarriko ditugu

                                                 http://beurkoeuskaraz.blogariak.net/

eta zuek aukeratutako hiru hoberenen artean irabazlea aukeratuko du epaimahaiak.

Hemen dituzue irabazleak eta haien mikroipuinak irakurtzeko aukera paregabea!

DBH 2: Alazne Castañeda

DBH 3: Itsaso León eta Julene García

DBH 4: Sara de Noia

Batxilergo 1. : Estibaliz Araujo

Batxilergo 2. : Irati Gutierrez

Badago hitz bat ez dakidana, beraz, txarto dago?

Txarto-txarto ez, baina ondo-ondo ere ez. Erlatibozko esaldi asko alferrikakoak dira, eta euskaldun peto-petoak bihurtzeko ahaleginean, politago eta jatorrago esan genezake inguru-minguru ibili gabe. Esaterako:

Bada gauza bat esan behar dizuedana

Gauza bat esan behar dizuet

Eta hala bazan ala ez bazan, ohar hau atera dadila Beurkoko plazan!

Hemen duzue Gontzal Montero ikasleak egindako komikia. Ea denon artean aurkitzen dugun euskararen argia!

Azaroaren 29an bildu ginen maila guztietako ikasleak eta zenbait irakasle, ikasleen ideiak eta proposamenak jasotzeko.

Hauek dira ikasleek proposatutakoak:

  • Erakusketa bat egitea euskararen inguruan.
  • Lipdub bat grabatzea. (Lipdub zer den ez dakizula? Klikatu HEMEN Kukutzarena ikusteko)
  • Bertsolariak ekartzea.
  • Irratia martxan jartzea.
  • Kartel-lehiaketa antolatzea, eta kartelak pasabideetan erakustea.
  • Euskal jaia antolatzea Beurkon.
  • Ikasleak atsedenaldietan biltzea zentruko gela batean euskaraz mintzatzeko.
  • Iparraldeko zentru bateko ikasleekin trukaketa egitea.

Guztiak gauzatzea zaila izango bada ere, urtarrilatik aurrera gogoz arituko gara batzuk martxan jartzeko!!!

Andoni Egañak behin, gure hizkuntzaz ari zela, euskara “pizzeria” edo “jatetxekoa” izan daitekeela esan zuen. Eguneroko erabileran hizkuntza sarri pobretzen dugu,  kalkoak edo erabilera eskasak direla eta. Euskara ere  “jatetxekoa” izan  beharko litzateke, hitzak aukeratuz eta mimatuz, arrunta denetik aldendu eta, ahalik eta ederren eta jatorren, esan eta idatzi.Guztiok dugu zer hobetu gure barnean, besteokiko harremanetan, gure lanean…baita gure hizkuntzan ere, jakina. Saila honetan gomendio batzuk eskainiko dizkiogu euskara hobetu nahi duenari, guraso, ikasle zein irakasle orori.

Inoiz irudian agertzen den honelako “bekaturik” egin baduzue, eta egiten dugu?” “ hasten gara? eta abar esan baduzue , jakin ezazue euskaldunok iragana ahaztu barik, eta orainaldian ondo errotuta; batez ere, etorkizunari begiratzen diogula, eta honelakoak nahiago ditugula: egingo dugu?, hasiko gara?. Hau da, horrelakoetan -ko/-go geroaldiko markaren alde egiten dugu. Beraz, gaztelaniatiko kalkoa, bazterrera!

Ongi etorri Beurko BHIko euskara mara-mara blogera.  Barakaldoko gure txoko honetan, euskara sustatzea dugu helburu, eta blog honetan irakasleek, ikasleek eta gurasoek hartu ahal dugu parte. Idatzi zure iruzkinak eta iradokizunak beldurrik gabe. Badakizu: zu gabe, ezin; erdu eta egin!!!

hide totop
Tresna-barrara saltatu